
Ezusteko 2020. urteko kronika. Ongi etorri 2021.
27 December, 2020
Irulegiko Irratia: Euskal xakur artzaina arraza desagertzeko irriskuan
22 January, 2021Marian Mtz. de Pancorbo Euskal Herriko Unibertsitateko Biomics taldeko ikertzaile nagusiak, Onda Vascak egindako elkarrizketan, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkartearekin izandako lankidetza nola sortu zen azaltzen du.
Marianek argitzen du zer den ikerketa genetikoa eta zergatik egin behar den Euskal Artzain Txakurraren azterketa genetikoa
Era berean, bertako arrazak eta berauen dibertsitate genetikoa gordetzearen garrantzia azpimarratzen du, eta baita beste unibertsitate batzuekin, hala nola Zaragozako Albaitaritzako Unibertsitatearekin eta Innsbruckeko Unibertsitatearekin, egindako azterketak eta elkarlanak ere.
… mundua aldatzen ari da, zenbat eta aniztasun genetiko handiagoa izan, orduan eta aukera handiagoa izango dugu aldaketetara egokitzeko…
… euskal artzain txakurrak badu abantaila handi bat: Euskal Herrian oso kontzientzia argia dago bertakoa dena mantentzeko…
Onda Vascako “Euskadi Hoy” saioan 2021eko urtarrilaren 3an emandako elkarrizketaren audioa (gaztelaniaz).




