ANIMALIEN SAILKAPEN MORFOLOGIKOA

Kalifikaziorako baremoa

Arraza-estandarraren betekizunen arabera, puntuazioaren bidez egingo da kalifikazio morfologikoa. Eskualde anatomiko bakoitzari puntu bat emango zaio gutxienez, eta hamar gehienez, ondoko baremo honen arabera:

Kalifikazioa Puntuak

Ezin hobea 10 puntu
Bikaina 9 puntu
Oso ona 8 puntu
Ona 7 puntu
Onargarria 6 puntu
Nahikoa 5 puntu
Onartezina 5 puntu baino gutxiago

Baloratu beharreko edozein eskualderi 5 puntu baino gutxiago emanez gero, animalia deskalifikatu egingo da, gainerako eskualdeek lortutako puntuazioa kontuan hartu gabe.

 

Kalifikatu beharreko alderdiak eta haien ponderazioa.

Kalifikatu behar diren eskualde anatomikoak jarraian adierazten dira. Haietariko bakoitzerako, gainera, ponderazio-koefizientea adierazten da.
Eskualde bakoitzari emandako puntuazioa dagokion koefizienteaz biderkatuko da, eta hala animaliaren behin betiko puntuazioa lortuko da:

Koefiziente biderkatzaileak
 
Kalifikatu beharreko eskualdeak Arrak Emeak
Burua eta lepoa 1,5 1,5
Sorbalda eta soinkurutzea 1 1
Bularraldea eta saihetsaldea 1 1
Bizkarraldea eta gerrialdea 1 1
Zerra eta buztana 1 1,5
Gorputz-adarrak eta hanka-jarrera 1,5 1,5
Sexu-ezaugarriak 0,5 0,5
Izaera eta itxura orokorra 2,5 2
Guztira 10 10

Azken puntuazioa horrela lortuta, animaliak kategoria hauen arabera sailkatuko dira:

Kategoria Lortutako puntuak

Ezin hobea 100
Bikaina 91 – 99,99
Oso ona 81 – 90,99
Ona 75 – 80,99
Onargarria 70 – 74,99
Nahikoa 60 – 69,99
Eskasa 55 – 59,99
Txarra 55 baino gutxiago

 
 
Gorbeiakoaren estandarra Iletsuaren estandarra Genealogia liburua