Euskal Artzain Txakurraren jatorria aztertzen

Genetika arloan izan diren azken aurrerapenak laguntza handia izan dira txakurraren jatorria eta etxekotze prozesua nola izan zen jakite aldera.

Euskal Herrian ,1985. Urtean, Aranzadi Elkarteko ikertzaile talde batek, Jesus Altuna buru zutela, txakur batenak izan zitezkeen aztarnak aurkitu zituzten indusketa batean. Aztarna horiek txakur batenak zirela baieztatzekotan Europan gaur arte aurkitutako txakur aztarna zaharrenak lirateke.

Galdera asko dira Euskal Artzain Txakurraren (EAT) inguruan sortzen direnak, eta galdera hauek erantzutea erraza ez den arren, atal honetan ikerketa paleontologiko, etnografiko eta bestelako ikerketak laburbilduta aurkituko dituzu. Arlo ezberdinetako ikerketa hauek, Euskal Artzain Txakurraren ikuspegi zabal bat izaten balioko digute, arrazaren jatorria zein den jakiteko, bere bi aldaerak Iletsua eta Gorbeiakoa ezagutzeko, eman zaizkion erabilerak zeintzuk diren jakiteko eta sortu eta bizi diren ingurua nolakoa den ulertzeko erabilgarriak, besteak beste.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Aranzadi Zientzia Elkarteari eta Aztarna, Science, Nature, SINC aldizkariei. Baita urte askotan lanean aritu diren eta atal hau osatzeko gure ipar orratz izan diren ikertzaile askori ere, horien artean nabarmentzekoak Jesus Altuna, Koro Mariezkurrena eta Jose Migel Barandiaran.

Euskal Artzain Txakurraren jatorriaren inguruko erreferentzia bibliografiko, argitalpen zientifiko eta bestelako dokumentazio digitalak