Nor gara?






Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak, EATA Elkartea, Euskal Artzain Txakurraren bi aldaerak, Iletsu eta Gorbeiakoa, mantendu, hobetu, zabaldu eta sustatzeko hautua egin duten pertsonez osaturiko elkarte bat da.


2016. urtearen hasieran Euskal Artzain Txakurren aldeko irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortzeko ideia sortu zen txakur jabe batzuen artean.
Ideiari gogoz ekin eta oinarrizko dokumentuak sortzeari ekin genion, elkartearen estatutuak eta barne araudia, eta horrela, azkenik, 2016ko Urriaren 19an, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartea Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribaturik geratu zen.


Laburbilduz, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartea Euskal Herriko eta inguruko hainbat txokotako pertsonez osatutako elkarte bat da, Euskal Artzain Txakurraren bizirautea dugularik elkartzen gaituen arrazoia. Esan behar da 2011-2017. urteen artean ofizialki 353 ale bakarrik erregistratu zirela, bi aldaerak kontuan hartuta.

 

"EATA Elkartea gorbeiakoa iletsua" ikurra eta harekin batera doan logoa, gure elkartea eta egiten dituen jarduerak identifikatzen dituena, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartearen izenean babestuta daude, bere izenean erregistratutako eta indarrean dauden 0390527 eta 0403834 izen komertzialen bidez .

Parteartzea sustatzea eta gardentasuna dira gure kudeaketaren ardatzak, eta gure helburuekin bat datorren edonork du lekua gure elkartean
EAT-a mantentzeko helburua lortzeko beharrezkoa ikusten dugu instituzio, profesional eta zaleen arteko elkarlana, sinergiak eta sistematikak sortuz helburu hau lortzeko.
Elkarlanean aritzea beste aukerarik ez dago EATa eta egoera larrian dauden gainerako bertako arrazak errekuperatzeko.
Etxabere autoktonoen kontserbazioan lanean ari diren eta gure arazo berdintsuak dituzten beste elkarte batzuekin harremanetan gaude, beraien bizipen eta arazoak ezagutzeko eta haietaz ikasteko.
Azkenik, ilusioz eta lan egiteko gogoz gainezka gaude, ezer ordainetan jasotzeko asmorik gabe lan egiteko prest, aurretik eginiko lana errespetatuz, handia eta garrantzitsua izan baita.
EAT-aren eta egoera larrian dauden gainerako arrazen egoera aldatu nahi badugu aurrerapusu bat emateko momentua iritsi da, ideia berriak abian jartzeko momentua da.


Gure ekintzak Gure proiektuak Nola parte har dezaket?