
2022ari utzi digunarekin pozik agur esan diogu
30 December, 2022
EAT Adiskideen VII. Argazki Lehiaketa
3 September, 2024Martxoaren 23an, larunbata, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak berriro izango gara IKASTEGIETAn (Gipuzkoa) KORRIKA 23 ko Km 2429 (bigarren zatia) egiteko euskararen alde.
- Eguna eta ordua: martxoak 23, larunbata, goizeko 11:40etan. 30 minutu lehenago egon behar da.
- Lekua: Oria ibaiaren gaineko zubiaren ondoan (43.08463, -2.126108 koordenatuak). Autoak Talleres Gara-ren ondoan dagoen aparkalekuan utziko ditugu, 800 metrora.
- Topagunea: Gara Tailerren ondoan dagoen aparkalekua.

Aurreikusitako programa:
- 11:30 Gara tailerren ondoan dagoen aparkalekuan elkartu gara.
- 11:50 Korrikaren lekukoa hartzeko puntura abiatuko gara, aparkalekutik 10 bat minutura.
- 12:40 Korrikaren etorrera, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkarteko bazkide eta jarraitzaileek lekukoa hartuko dugu gure txakurrekin batera korrika egiteko.
- 13:30 Ondoren, bazkaltzeko askaldegi batera joango gara, eta bertan, txakurrak eta jabeak lasai egoteko aukera izango dugu.
Haurrentzako pintura tailerrak egongo dira, eta Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkartearen kamisetak erosi ahal izango dira.
Bai orrialde honetan eta bai facebook.com/euskalartzaintxakurrarenadiskideak/eko taldean prestaketen berri emango dugu.
Hemen dituzue Landa 2017, Oñati 2019, eta Ainhoako Korrikaren aurreko edizioetarako estekak.
Parte hartu KORRIKAn gurekin eta zure euskal artzain txakurrarekin!!!




