EATAG Proiektua
Euskal Artzain Txakurraren Azterketa Genetikoa

1EKIMENA SUSTATZEN DUTENAK
EATAG ekimena Euskal Artzain Txakurren Adiskideak Elkarteak (EATAdiskideak Elkartea) sustatutako ikerketa proiektu independentea da. Elkartea irabazi asmo gabekoa da eta 2016an Euskal Artzain Txakur (EAT) arrazako txakur-hazleek eta zaleek sortua.
2ZERTARAKO BEHAR DA IKERKETA BAT?
Jaurlaritzak 2001ean bertako abereen katalogoa argitaratu zuen, eta bertan EAT “desagertzeko arriskuan den” arrazen zerrendan ageri da FAOk katalogatzeko erabiltzen duen irizpidearen arabera, alegia, ugaltzeko gaitasuna duten 1000 eme baino gutxiago izatea.
Gainera EATek bi aldaera izanik, Iletsua eta Gorbeiakoa, aldaera bakoitzean izan beharko lituzke 1000 eme.
Aztertu beharreko beste kontu bat endogamia arriskua litzateke, kopuru txikiko populazioen kasuan arriskua handia da eta arraza bat desagertzeko beste alderdi erabakigarri bat.
Zenbat eta endogamia handiagoa orduan eta genetika bioaniztasuna txikiagoa izaten da eta horrek arraza ahultzea dakar berarekin. Ahultzea ondorengo alderdietan antzematen da: ugaltzeko gaitasun txikiagoa, gaixotasunen aurrean baliabide genetiko gutxiago eta nahi ez diren ezaugarri genetikoak transmititzeko arrisku handiagoa.
3ZENBAT DIRA GAUR EGUN?
Arrazaren Elkarte Ofizialak adierazi duenez 2018aren amaieran, arraza garbiko 900 bat ale omen ziren bi aldaeretako (Iletsua y Gorbeiakoa) harrak eta emeak kontuan hartuta.
Beraz, FAOren irizpideari jarraituz, “desagertzeko arriskutik” irteteko aldaera bakoitzeko ugaltzeko gaitasuna duten 1000 eme behintzat izatetik oso urrun garela esan genezake.
Azken hamar urtean erregistratutako arraza garbiko aleen kopurua oso urrun dago aldaera bakoitzeko ugaltzeko gaitasuna duten 1000 eme izatetik.
Aldaera bakoitzeko aleak banatuta ageri diren kopurua lortzea ezinezkoa egin zaigu.
EATren egoera ez da asko aldatu azken urteotan, urtean erregistratzen diren arraza garbiko aleak oso bakanak dira“Real Soaciedad Canina Española” entitateak eskaintzen dituen datuen arabera. Euskal Artzain Txakurren erregistro liburua eurek kudeatzen dute gaur egun. Ikus datuak ondorengo irudian:
4NOIZKOA DA ASMOA?
Iada 2016. urtean aipatzen genuen geure artean komenigarria litzatekeela arrazak zuen osasunaren gaineko informazioa emango zigun ikerketa genetiko bat egitea.
2016ko apirilaren 16an arrazaren makina bat zale bildu ginen Nafarroako Leurtza urtegian eta bertan egin zen lehenengo aldiz odol laginen bilketa.
Euskal Telebistak egun hartako dokumentu grafiko interesgarria filmatu zuen.

5NOLA GAUZATU ZEN PROIEKTUA?
Ordurarte EAT-ak bizi zuen benetako egoera aztertzeko ekimenik ez zegoenez, 2018ko urtarrilean EHU/UPVko BIOMICs Taldeko Ikerlari Nagusia den, Marian Mtz. de Pancorborekin jarri ginen harremanetan. Zenbait bilera egin ostean Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartearen eta Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMICs Taldearen arteko hitzarmena sinatzea erabaki genuen, 2018ko azaroaren 20an hitzarmena behin betikoz sinatuz.
BIOMICs Taldea ADN ikerketetan espezializatutako ikerketa taldea da eta bertoko beste arraza batzuen antzerako genetika ikerketak egiten esperientzia du.
Prentsa oharrak:
Deia
El Diario Norte.es
Noticias de Navarra
6IKERKETAREN HELBURUAK
  • Endogamia maila norainokoa den jakitea, estadistikoki adierazgarria den EAT gisa errekonozitutako aleen laginak erabiliz egindako analisi genetiko eta dibertsitate genetikoaren hobekuntzaren inguruan eginiko ikerketetan oinarrituta.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Txakurren ADN Bankuan txertatzea ikerketatik ondorioztatutako genetika informazioa. Honek genetika aldetik osasuntsuak diren aleak eta ahaidetasunik ez dutenak aukeratzeko balioko digu, horrela arrazaren biziraupenerako gurutzatze egoki eta arduratsuenak aukeratzen lagunduko digularik.
  • Euskal Artzain Txakurra babesteko eta hobetzeko balioko duten ikerketa taldeak emandako aholku eta ondorioak eskura izatea ahalbidetuko digu.
  • Ikerketan parte hartzen duten txakur jabe guztiei bere txakurraren genetika perfila doan ematea. Gainera, genetikoki aurkitu litekeen patologiaren bat identifikatuko balitz, ikerketa taldekideek jakinaren gainean jarriko lituzke txakur jabeak.
  • Euskal Artzain Txakurraren eta bertako gainerako arrazen alde diharduten ikerlari eta erakundeen esku izatea ikerketaren emaitzak.
7ZEIN TXAKURREK HAR DEZAKETE PARTE AZTERKETAN?
Euskal Artzain Txakurraren bi aldaeretako aleek, Gorbeiakoa eta Iletsua, eta arrazaren Estandarrak ezarritako irizpide morfologikoak betetzen dituzten txakur guztiek.

GORBEIAKOAren estandar grafikoa GORBEIAKOAren eredu estandarra
ILETSUAren estandar grafikoa ILETSUAren eredu estandarra
8ARTZAIN TXAKURRA DUT ETA PARTE HARTU NAHI DUT
Zure artzain txakurrak ikerketan parte har dezan nahi baduzu, inprimaki hau bete edo bidal iezaguzu posta elektronikoa idazkaritza@eataelkartea.org helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara ikerketaren inguruko xehetasunak emateko eta nola parte hartu azaltzeko.

Azpimarratu beharrekoa da EATAG Proiektua Euskal Artzain Txakurraren egoerarekin arduratuak diren edozein pertsonari eta erakunderi zabaldua dagoela. Parte hartu nahi duen edonork gure Facebook-eko Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak orriaren bidez jarrai gaitzake.

EATAG Proiektuko Erakunde Laguntzaileak

Enpresa eta Elkarte Laguntzaileak

 

Albaitari Klinika Laguntzaileak