Nola parte har dezaket Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartean?

Gure proiektuan esku bat botatzeko hainbat modu daude, zuk zeuk erabaki dezakezu nola nahiago duzun.

 

EAT Adiskideak elkarteko bazkide eginda

Gauza asko egiteko dauden jaio berri den elkarte bat gara. Talde lanari garrantzi handia ematen diogu eta ideia guztiak ongi etorriak dira.

Bazkide izatea aukeren artean badarabilzu, gure Estatutu eta Barne Araudia ezagutzeak agian lagun zaitzake erabakia hartzen.

Egin behar duzun gauza bakarra inprimaki hau betetzea da. Bertan zure izen-abizen, posta elektroniko eta duzun bazkide izateko interesa adierazi iezazkiguzu eta ahal bezain laster erantzungo dizugu mezu baten bidez, atxikirik bazkide izateko bete beharreko pausoak eta Estatutu eta Barne Araudiaren dokumentuak bidaliko dizkizugularik.

 

Facebook-eko taldean parte hartuz

Bertan, parte hartu dugun edota hartuko dugun ekintzen berri ematen dugu, baita Euskal Artzain Txakurrarentzat interesgarriak diren ekintzez ere. Sor dakizukeen edozein galdera edo zalantza argitzeko ere leku ezin hobea da. Iruzkinak eta argazkiak ere bidal diezazkigukezu, honela Whatsapp taldearen ordezko bikaina izan daitekeelarik arrazari buruzko berri guztiak jakiteko edota zure istorioak kontatzeko.

 

EATAdiskideak Elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartuz

Ekitaldien atalean zein Facebookeko horman parte hartzen dugun azoka eta erakusketa interesgarrien berri ematen dugu.