
EAT Adiskideen VII. Argazki Lehiaketa
3 September, 2024Martxoaren 28an, larunbata, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak berriro izango gara EZKIOn (Gipuzkoa) KORRIKA 24 ko Km 2861 egiteko euskararen alde.
- Eguna eta ordua: martxoak 28, larunbata, goizeko 8:49etan. 30 minutu lehenago egon behar da.
- Lekua: Urola enpresaren ondoan, Santa Lucía Auzoa z/g 20709 EZKIO-ITSASO. Autoak enpresaren ondoan dagoen aparkalekuan utziko ditugu.
- Topagunea: Urola enpresaren ondoan dagoen aparkalekua.
Programa previsto:
Aurreikusitako programa:
- 8:15 Urola enpresaren ondoan dagoen aparkalekuan elkartu gara.
- 8:20 Korrikaren lekukoa hartzeko puntura abiatuko gara, aparkalekuren ondoan.
- 8:49 Korrikaren etorrera, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkarteko bazkide eta jarraitzaileek lekukoa hartuko dugu gure txakurrekin batera korrika egiteko.
- 10:00 Kilometroa egin eta gero aparkelekuan bertan karpa batzuk atera eta hamarretako potente bat antolatu ahal dugu. Salda, txorizoa, kafea pasteltxoak etabar, lasterketatik indarberritzeko eta tarte bat elkarrekin pasatzeko.
Bai orrialde honetan eta bai facebook.com/euskalartzaintxakurrarenadiskideak/eko taldean prestaketen berri emango dugu.
Hemen dituzue Landa 2017, Oñati 2019, eta Ainhoako Korrikaren aurreko edizioetarako estekak.
Parte hartu KORRIKAn gurekin eta zure euskal artzain txakurrarekin!!!





