Eginten ditugun ekintzak
Talde honetan egitasmo guztiak ongi etorriak dira.
Ganadu eta nekazaritza azoketan gure postua jartzen dugu Euskal Artzain Txakurrari buruzko informazioa eta bizi duen egoera jendeari jakinarazteko.
Festetan Artzain Txakurrekin artzantza erakusketak antolatzen ditugu.
Eskoletan Euskal Artzain Txakurrei buruzko hitzaldiak ematen ere hasi gara, bertara Euskal Artzain Txakurrak eramanez, eta aukera izanez gero, eta benetako artzainen laguntzaz, artzantza erakustaldiak ere antolatzen ditugu antzarak erabiliz.
Txakur erakusketa eta txapelketetan parte hartzen dugu Euskal Artzain Txakurrak ezagutzera emateko.
Horrezaz gain:
Bere txakurrari pedigree-a (RRC deitua) atera nahi dion jendeari zein pauso eman behar dituen ere argitzen diegu, horrela, txakurra arrazaren erregistro ofizialean gehitua izan dadin.
Euskal Artzain Txakur bat eskuratu nahi duen jendea txakur hazleekin harremanetan jartzen dugu.
Etxe bila dabiltzan Euskal Artzain Txakurren kasuak zabaltzen laguntzen dugu etxea ahal bezain laster aurki dezaten.
Euskal Artzain Txakurren kumaldiak ezagutarazten laguntzen dugu.
Nork har dezake parte?
Gure elkarteko ekintzetan parte hartzeko ezta beharrezkoa elkartekide izatea, ekintzetan lagundu nahi duen orok parte har dezake. Gainera, oraindik lan asko dugu egiteko eta agian zeuk lan horiek aurrera eramaten lagun gaitzakezu:
- Albaitaritza
- Txakur heziketa
- Artzantza
- Euskara
- Kazetaritza
- Argazkigintza
- ...