Datorren Irailaren 3an, larunbatez, Euskal Artzain Txakurrari eskainitako egun berezi bat prestatuko dugu leku magiko batean, Lizasoko Orgi Basoan (Ultzama).
Eguna jardueraz beteta egongo da.
Goizeko 10:00etan Euskal Artzain Txakurraren aurkezpena: Euskal Artzain Txakurrek, beraien trebatzaile eta artzainekin batera, praktikatzen dituzten diziplinei buruzko erakustaldiak eskainiko dizkigute: Mantrailing (arrasto erakusketa), Dantza + Agility, Builur bilaketa, Artzaintza erakusketa.
Bazkaria: Bakoitzak etxetik eramaten duenarekin bazkalduko dugu bertan, eta animatzen bazara, esan iezaguzu lekua gordetzeko askaldegiko mahaietan, idatzi mezua https://es-es.facebook.com/euskalartzaintxakurrarenadiskideak/ taldean.
Ekarri zure euskal artzain txakurra, UPV/EHUko BIOMICs ikerketa-taldearekin elkarlanean egiten dugun (EATAG Proiektua) azterlan genetikoan parte har dezan. Odol-lagin txiki bat hartuko dugu, UPV/EHUren DNA bankuan aztertu eta sartuko dena.
Zure partaidetza garrantzitsua da desagertzeko arriskuan dagoen arraza honen dibertsitate genetikoaren maila ezagutzeko aukera emango digun ikerketa honetan.
Zatoz Orgi basora Lizason (Ultzama) zure Euskal Artzain Txakurrarekin eta parte hartu!!!