PRIBATUTASUN POLITIKA

Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartea (EATA Elkartea) da web orri honen jabea.

Web orri honen bitartez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen ez eta hirugarrengo bati uzten ere.

Erabilpena errazteko eta zerbitzu hobea eskaintzeko ikusitako orri kopurua, bisita kopurua, erabiltzaileen jarduerak eta erabilpen maiztasuna aztertzen ditugu. Hau egiteko, EATA Elkarteak Google Analytics erabiliz nabigazio ohituren datu ez identifikagarriak erabiltzen ditu.

EATA elkarteak ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak biltzeko cookie-ak erabiltzen. Erabiltzen diren cookie bakarrak sesio cookieak dira eta hauen helburua teknikoa da (erabiltzaileari web orrian nabigatzea eta bertako aukera eta zerbitzu ezberdinak erabiltzea laguntzen dutenak). Irakurri Cookien Politikari buruzko informazio gehiago.

Web orri honek EATA Elkarteak zerikusirik ez duen web orrietarako estekak ditu, eta web orri horiek beraien pribatutasun politika propioak dituzte, EATA Elkartearekin zerikusirik ez dutenak. Zure nabigatzaileko konfiguratzailetik hirugarrenen cookieak onartu edo ezeztatu ditzakezu.

Datu baserako oinarrizko informazioa

Trataera arduraduna

Web orri honetako inprimakietan bil ditzakegun datu pertsonalak behar beharrezkoak bakarrik izango dira eta beti datu jabea den pertsonaren onarpena beharko da erabilera jakin bakoitzerako. Datu hauei trataera konfidentziala emango zaie eta EATA Elkartea jabe den datu pertsonalen fitxategian gehituak izango dira.

Trataerak eta helburuak

EATA Elkarteak datuei ematen dien trataerak honako helburu hauek ditu:

  • Kontaktu eskaera, kontsulta edo edozein motatako eskaeren kudeaketa.
  • Txapelketetako izen emate inprimaki, jardunaldi eta bestelako informatze aktibitateen kudeaketa. Erabiltzaileak inprimakia bete eta pribatutasun politika onartzea beharrezkoa da.
Legezkotzea

Onarpena izango da datu pertsonalen erabilpena legezkotuko duena.

Pribatutasun politikaren onarpena beharrezkoa izango da web orri honekin kontaktuan jarri edo iruzkinak egiteko.

Datuen mantentzea

Eskuratutako datuak bildu ziren helburua betetzeko eta sortu litezkeen erantzunkizunak argitzeko beharrezkoa den denbora guztian jasoak izango dira. Honezaz gainera, aplikagarria den araudian esaten dituen epeak ere beteko dira, besteak beste, Ekainaren 22ko Euskadiko elkarteei buruzko 7/2007 legea eta Martxoaren 22ko Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteak elkartzeko eskubidea arautzen duen 1/2002 legea.

Datuen jakinarazpena

Lege betebeharrik edo interesdunaren onarpen zehatzik ezean ez dira datu pertsonalak inorekin elkarbanatuko.

Norbanakoen eskubideak

Edozein pertsonak betearaz ditzake bere datuen sarrera, zuzenketa, ezabatze eta lekualdatze eskubideak eta baita bere trataeraren mugatutasun eta aurkakotasun eskubideak ere. Baita bere datuen trataera automatizatuaren aurka agertzea ere. Kasu hauetan, beharrezkoa izango da interesduna Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartearekin (EATA Elkartea) harremanetan jartzea bere eskaeraren zergatia zehaztuz. Eskaera honekin batera bere NAN kopia ere atxiki beharko dio eskaerari, eta dena idazkaritza@eataelkartea.org helbide elektronikora bidali beharko du.

LEGE OHARRA

Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartea (EATA Elkartea) da eataelkartea.org dominioaren jabea, NIF G75169920 duelarik.

Jabetza intelektuala

Web orriaren diseinua, logoak, markak eta bertan ageri diren gainerako zeinu bereizgarri guztiak EATA Elkartearen jabetzakoak dira eta jabetze intelektual eta industrial eskubideez babestuak daude.

Web orri honetan agertzen diren irudi guztiek berauen egileen erabilpen baimena dute.

Edukien erantzunkizuna

EATA elkartea ez da web orri honetara heltzeko sarbidea eskaintzen duten hirugarrenen web orrien legezkotasunaren arduradun egiten. EATA Elkartea ez da web orri honetatik sarbidea izan dezaketen hirugarrenen web orrien legezkotasunaren arduradun egiten. EATA Elkarteak (aurretik jakinarazi gabe) web orria eguneratuta mantentzeko aldaketak egin ditzake, ageri diren edukiak eta web orriaren diseinua gehituz, aldatuz, zuzenduz edo ezabatuz.

Edukien erreprodukzioa

Web orri honetako edukien erreprodukzio osoa edo partziala erabat debekaturik dago.

Lege erabilgarria

Lege jakinarazpen honen interpretazioan edozein liskar edo arazo badago edo web orriarekin erlazionatutako edozein eztabaidatan kontuan izango den legea Espainiako izango da.