mosca eatamosca eatamosca eatamosca eata
  • Euskara
    • Spanish
  • Hasiera
  • Gu
    • Nor gara?
    • Egiten ditugun ekintzak
    • Proiektuak
    • EATAG Proiektua: Euskal Artzain Txakurraren Azterketa Genetikoa
    • Nola parte har dezaket?
  • Txakurrak
    • Jatorriak
    • Arriskuan
    • GORBEIAKOAren estandar grafikoa
    • ILETSUAren estandar grafikoa
    • Estandar Grafiko Alderatua
    • Euskal Artzain Txakurraren eredu edo estandarra
      • Gorbeiakoa
      • Iletsua
      • Sailkapen morfologikoa
      • Genealogia Liburua
      • Eusko Jarlaritzako agindua 2003/12/9
  • Argazkiak
  • Ekitaldiak
    • Txapelketak eta Erakusketak
    • Topaketak
    • Azokak
    • Beste ekitaldiak
  • Bloga
    • Hemeroteka
    • Ikerketak
    • Ohiturak
    • Zainketak
    • Administrazio prozedurak
      • Erregistroak
✕
Bozkatu argazkirik onenaren alde. EAT Adiskideen III. Argazki Lehiaketa
29 October, 2020
Ezusteko 2020. urteko kronika. Ongi etorri 2021.
27 December, 2020

Euskal Artzain Txakurren lagin genetikoak Innsbruckera

23 November, 2020
Categorías
  • Blog
  • Ikerketak
Etiquetas
  • azterketa genetikoa
  • CaDNAP 13-STR

Bildu ditugun Euskal Artzain Txakurren lehen 178 aleen lagin biologikoak, Medical University of Innsbrucken Institute of Legal Medicine zentrora joango dira, Walter Parson doktorearen Ikerketa Taldeak garatutako 13 markatzaile genetikoen panelaren arabera aztertzeko (CaDNAP 13-STR panel).

Lagin horien analisia Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkarteak Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMICs Ikerketa Taldearekin elkarlanean garatutako Euskal Artzain Txakurraren (EATAG proiektua) azterketa genetikoan kokatzen da.

Egiten ari garen azterlanean, laginak ISAG-en (International Society for Animal Genetics) gomendioei jarraituz aztertzen dira, ISAG-ek txakur-ale bakoitza identifikatzeko egokitzat jotzen dituen 18 markatzaile genetikoko panel baten arabera.

BIOMICS Ikerketa Taldeak Parson doktorearekin duen lankidetzari esker, Euskal Artzain Txakurra arraza proiektuan sartzea eskatu dugu, orain arte aztertutako txakur-aleak CaDNAP 13-STR panel berri honekin ere aztertu ahal izateko. Horrek areagotu egingo du ale bakoitza identifikatzeko gaitasuna, baita beste batekin oso ahaidetuta badago ere. Gainera, oso lagungarria izango da ahaidetasun-harremanak ezartzeko.

CaDNAP panelaren beste berezitasun interesgarri bat arrazaren iragarpena ahalbidetzen duen informazio gehigarria izatearena da.

Zer informazio ematen du CaDNAP panelak?

CaDNAP panelaren analisiak 23 txakur-arrazatan frogatu du arraza gehienak erraz bereiz daitezkeela CaDNAP paneleko 13 markatzaileekin, tartean Alemaniako artzaina, Golden Retriever eta Rottweilerra. Egitura genetikoaren azterketak arraza gehienek talde desberdinak osatzen zituztela erakutsi zuen (1. Irudia).

1.irudia. CaADNP profil genetikoen araberako multzoak Berger et al. (2018) aztertutako arraza ezberdinetan.

Hala ere, txakur-arrazak esleitzeko muga edo erronka batzuk ere azaldu ditu ikerketak. Hori, bereziki, ahaidetasun estua duten edo modu uniformean egituratuta ez dauden arrazei dagokie (1. taula).

1.taula. Ale bakoitzari dagokion arraza asmatzeko probabilitatea. Balioek baten araberako portzentzaia adierazten dute; ehunekoetan duten baliokidetasuna 100ez biderkatuta lortzen da. (Datuak Berger et al., 2018).

CaDNAP markatzaileen panelarekin egindako ikerketak Alemania, Austria eta Suitzako txakurretan egin ziren, eta, beraz, interesgarria da beste herrialde batzuetako arraza puruko txakurretara zabaltzea. Txakur mestizoek ere badute lekua proiektu honetan.

Hasiera batean, Ingalaterra eta Estatu Batuak izan dira lanean jarraitzeko proposatu diren herrialdeak, baina interesgarritzat jo da Euskal Artzain Txakurra bere bi aldaeretan sartzea, animalia bakoitzari buruzko informazioa behar bezala jasota dagoelako, besteak beste.

Honengatik guztiagatik, orain arte ISAG-ek onartutako 18 markatzaileko panelarekin aztertutako aleak CaDNAP panelarekin ere aztertu ahal izango ditu Innsbruckeko Parson doktorearen taldeak.

Honek, ale bakoitzari buruzko informazio gehigarria emango digu, baita Euskal Artzain Txakurra arrazari buruzkoa ere.

Bibliografia

Berger B, Berger C, Heinrich J, Niederstätter H, Hecht W, Hellmann A, Rohleder U, Schleenbecker U, Morf N, Freire-Aradas A, McNevin D, Phillips C, Parson W. Dog breed affiliation with a forensically validated canine STR set. Forensic Sci Int Genet. 2018 Nov;37:126-134. doi: 10.1016/j.fsigen.2018.08.005. Epub 2018 Aug 16. PMID: 30149287.

7

Eusko Legebiltzarra ekonomien garapen batzordea
26 November, 2021

EATA Elkarteak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean


+++
15 June, 2021

EATAG proiektua: aurretiazko emaitzen aurrerapena


+++
6 February, 2021

Euskal Artzain Txakur bat adoptatu nahi dut


+++

Bilaketa

✕
  • Egutegia 2023
    2022ari utzi digunarekin pozik agur esan diogu
    30 December, 2022
  • Irailaren 3an. Euskal Artzain Txakurraren eguna Ultzaman.
    30 August, 2022
  • Maiatzaren 8an Gazta Eguna Idiazabalen
    4 May, 2022
  • Zatoz KORRIKA 22ra aprilaren 9an AINHOAn
    16 March, 2022
  • Eusko Legebiltzarra ekonomien garapen batzordea
    EATA Elkarteak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean
    26 November, 2021

Etiketak

  • azterketa genetikoa
  • ADN laginak erauzten
  • Korrika
  • gabonak
  • arraza garbia
  • artzain txakurra txapelketa
  • REGIA
  • erakusketa
  • artzain
  • erregistroa
  • mikrotxipa
  • Artzai Eguna
  • Azoka
  • argazki-lehiaketa
  • CaDNAP 13-STR
  • dibertsitate genetikoa
  • Landa
  • REIAC
  • mehatxua
  • Umealdia

EAT Adiskideak

  • Euskal artzain txakurra, desagertzeko arriskuan?
  • Ikerketa Genetikoa
  • Ekintzen egutegia
  • Harremanetan jarri

  • Gu

    Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartea, Euskal Artzain Txakurraren bizirautea helburu duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara

    Blog-eko azken sarrerak

    • 2022ari utzi digunarekin pozik agur esan diogu
    • Irailaren 3an. Euskal Artzain Txakurraren eguna Ultzaman.
    • Maiatzaren 8an Gazta Eguna Idiazabalen
    © 2016 EATA elkartea
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika eta Lege Oharra
    Webgune honek cookie propioak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia hobetzeko. Halaber, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu sare sozialekin elkarreragiteko eta web orrietako nabigazioa neurtzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure Cookien Politika onartuko duzula ulertzen dugu.
    Esta Web utiliza cookies propias necesarias para mejorar la experiencia de navegación. También utiliza cookies de terceros para interactuar con redes sociales y para medir el número páginas visitadas. Si continuas navegando consideramos que aceptas nuestra Política de Cookies.
    Onartu / Aceptar
    Cookies

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are as essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    SAVE & ACCEPT