
Basagaragar-buruak: Txakurrentzako arriskua
16 June, 2017
Registros Genealógicos LOE y RRC
1 September, 2017Mikrotxipa identifikatzeko segurua eta fidagarria den sistema elektronikoa da eta txakur bakoitzak identifikazio kode bakarra, aldaezina eta transferiezina du.
Arroz ale baten tamaina duen dispositiboa da eta lepoaren ezker aldean, azalaren azpian jartzen da. Hilabete eta erdi edo bi hilabete baino gehiagoko txakur eta etxe-animaliei jar dakieke.
Minik ez du ematen jartzean eta betirako da (behin besterik ez da jartzen), albaitariak jarri behar du eta edozein albaitari kliniketan jartzen dute.
Derrigorrez jarri behar da mikrotxipa?
Espainian legeak etxe-animaliak identifikatu beharra jasotzen du abandonatze, galtze, lapurreta eta abarretarako. Komunitate batzuetan animalia tatuaia edo txiparen bidez identifikatzen da baina gero eta gehiago dira sistema elektronikoa jartzea derrigorrezkoa dutenak.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean nahitaezkoa da mikrotxiparen bidezko identifikazioa.
Nola funtzionatzen du?
Bi zati ditu, mikrotxipa bera eta biltzen duen beirazko kapsula biobateragarria edozein alergia erreakzioa saihesten duena. Gainera kode bakarra du (pertsonen NA bezala) eta jabeak albaitariari emandako identifikazio eta osasun datuei lotua: jabearen izena, helbidea eta harremanetarako telefono 1 edo 2.
Informazio hau txakurraren erregistroa egiten den Autonomia Erkidegoko Txakurren Erroldaren data basean erregistratua geratzen da. Datuetan aldaketaren bat izanez gero edo txakurra hil egiten bada, albaitaria jakinaren gainean jarri beharra dago eta berak kudeatuko ditu aldaketak.
Zer alde on ditu?
Gure etxe-animaliaren jabe eta titular garela adierazten duen lege errekonozimendua da. Ezin dira faltsutu mikrotxipeko datuak.
Animalia galdu egiten bada, bai albaitariak bai animaliak babesteko elkarteak eta bai agintariek sar litezke gure datuetara irakurgailu baten bidez.
Txiparen bidezko identifikazioak animaliak abandonatzea saihestu lezake, legeak nahiko zigor handiak jartzen dizkie animaliak abandonatzen edo tratu txakarrak ematen dizkietenei. Mikrotxiparekin, tratu txarrak jasandako edota abandonatutako animalia baten jabea eta legezko arduraduna zein den jakin daiteke.
Zer egin galtzen bada? Zer egin animaliaren bat topatzen badut?
Nola egin mikrotxiparen datuen kontsulta txakurren erroldako datu basean?
Autonomia Erkidego bakoitzak kudeatzen du bere erroldaren informatika sistema. Kontsula bat egin ahal izateko txakurra zein Autonomia Erkidegotan izan den erroldatua eta mikrotxiparen zenbakia jakin beharra dago.
Hemen dituzue Autonomia Erkidego bakoitzean, REIAC sistemarekin mikrotxiparen bidez, Txakurren Erroldetan kontsulta egin ahal izateko loturak:
- Comunidad Foral de Navarra
- REGIA-Comunidad Autónoma del País Vasco
- RAIA-Andalucia
- RIACA-Aragón
- RIAPA-Asturias
- ZOOCAN-Canarias
- RACIC-Cantabria
- SIIAClM-Castilla-La Mancha
- SIACYL-Castilla y León
- AIAC-Cataluña
- SIACE-Ceuta
- RIACE-Extremadura
- REGIAC-Galicia
- RIACIB-Islas Baleares
- RIAC-La Rioja
- RIAC-Madrid
- SIAMEL-Melilla
- SIAMU-Murcia
- RIVIA-Valencia
Otros enlaces de interés
Registros de Animales de Compañía




