
Procedimientos adminstrativos para criadores
1 September, 2017
Abenduaren 29an Elgoibarko Gabon Zahar Azoka
13 December, 2018Zer egin galtzen bada?
Txakur edo etxe-animaliaren bat galdutakoan onena Udaltzaingoan, Seprona (Guardia Zibileko Servicio de Protección de la Naturaleza delakoa), udaletxea, REIAC (Red Española de Identificación de Animales de Compañía delakoa) eta adoptatua bada animalien adopzio zentroa jakinaren gainean jartzea da.
Erakunde edo entitate hauetara bidaltzen dugun idazkian, mikrotxip zenbakia, animaliaren izena, gure datu pertsonalak eta, baldin badakigu gure maskota non galdu den edo harrapatu diguten jarri beharra dugu.
Zer egin animaliaren bat topatzen badut?
Edozein albaitarirengana jo dezakegu, txakurraren identifikazioa irakurriko du doan eta Txakurren Erroldan kontsulta eginda jabea aurkitzen saiatuko da.
Mikrotxipik ez balu berriz, Udaltzaingora jo behar dugu bere bila joan daitezen.
Nola egin mikrotxiparen datuen kontsulta txakurren erroldako datu basean?




