
Txakur galduak, zer egin?
10 June, 2018
Otsailaren 3an Abadiñoko San Blas Azoka
27 January, 2019Abenduaren 29an Elgoibarko Gabon Zahar Azoka ospatuko da Elgoibarren, urteko azken nekazaritza eta abeltzaintza azoka da.
Gure postua bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, bertan Euskal Artzain Txakur Iletsu eta Gorbeiakoak ikusteko aukera izango duzuelarik.
Aurtengoan txoko berezi bat ere izango dugu, Euskal Artzain Txakurra (EATAG) ikerketa genetikoaren proiektuari buruzko informazioa emateko. Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMICS Ikerketa Taldearekin elkarlanean garatuko dugu. Zuen EAT-ekin joatera animatzen zaituztegu.
Ikerketaren finantziazioan laguntzeko, joan den irailean gure argazki lehiaketan boto gehien jaso zituzten argazkiekin egutegi bat argitaratu dugu, argazki ederrak daude, ziur gustatuko zaizkizuenak. Gainera, kamisetak, egutegiak, txikienentzako jolasak eta EAT-ari buruz behar duzuen informazio guztia ere egongo da.