
Abenduaren 29an Elgoibarko Gabon Zahar Azoka
13 December, 2018
Aprilaren 6an. Atxuriaga Parkea (La Aceña) Galdamesen “III Euskal Jaia”
3 February, 2019Hurrengo otsailaren 3an Abadiñoko San Blas Azokara joango gara, Bizkaiko eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako merkatu garrantzitsuenetariko bat da. Abeltzaintza merkatuaz, nekazaritzarenaz eta artisautzakoaz gozatzeaz gain, Euskal Artzain Txakurraren bi aldaeretako aleak, Iletsuak eta Gorbeiakoak, ikusteko aukera izango duzue.
Aurtengoan txoko berezi bat ere izango dugu EAT Adiskideakek finantzatutako eta EHUko BIOMICS taldearekin elkarlanean garatutako Euskal Artzain Txakurrari buruzko ikerketa genetikoan (EATAG Proiektua) parte hartu nahi duten Euskal Artzain Txakurrek bertan parte hartzeko aukera izan dezaten. Zuen Euskal Artzain Txakurrekin Abadiñora bertaratzera gonbidatzen zaituztegu.
Zure EAT-ekin azterketa genetikoan parte hartzera animatzen zaituztegu, bakarrik, zure EATaren odol lagina hartzea nahikoa dugu. Zure pardaidetzari esker, zure txakurraren perfil genetikoa izango duen dokumentu bat jasoko duzu inolako kosturik gabe.
Euskal Artzain Txakurrari buruzko informazioa jasotzeko aukera ere izango da eta etxeko txikienentzako jolasak eta ez dira faltako. Baita, Kamisetak eta 2019. urteko egutegiak erosteko aukera izango duzue.