Aurten III. Euskal Jaia dugu Galdamesen, ohiko bezala urriaren erdi aldera ospatu izan duguna beti… udaberrian ospatzera aldatu delarik. Zehatz mehatz apirilaren 6ra.
Beste urteetan bezala, aurten ere Galdamesen, La Aceñako Atxuriaga parkean izango da ospakizuna.
Egitaraua, familia eta lagun artean gozatzeko jardueraz beteta egongo da.
Euskal Artzain Txakurrak ongi etorriak izango dira, beraiek bait dira festako osagai nagusia.
Artzain txakur lehiaketa ere izango da, eta bertan sasoiko artzain eta artzain txakurrez gozatu ahal izango dugu.
Zatoz La Aceña-ra!!