
Abustuaren 25a. Uharte Arakilen “Artzai Eguna”.
22 August, 2019
2019. Azaroaren 1ean. Itziarko Abeltzaintza Azoka.
29 October, 2019Urtero legez, Gipuzkoako “Artzain Eguna” ospatuko da iraileko lehen igandean, eta milaka lagun erakarriz.
Artzain munduari omenaldi berezia egingo dioten ekintzaz beteriko eguna izango dugu:
- 35. Gipuzkoako ardi gazta txapelketa
- Gazta dastaketa
- Kalejira Legazpi Musika Bandarekin
- Sagardo dastaketa
- Artzain txakur prestakuntza erakusketa
- Artisautza feria
- Ardi moztaileen erakusketa
- Herri bazkaria
- Argazki Rallya
- 51. Gipuzkoako artzain txakur txapelketa, Oñatiko nazioarteko txapelketan zein Euskal Herrikoan sailkatzeko baliagarria izango dena.
EAT Adiskideak Elkarteko kideak Legazpin izango gara Euskal Artzain Txakurren (Iletsua eta Gorbeiakoa) inguruan behar duzuen informazio guztia emateko. UPV/EHU-ko BIOMICs Taldearen lankidetzarekin egiten ari garen Euskal Artzain Txakurrari buruzko EATAG Proiektua izeneko ikerketari buruzko informazioa ere egongo da.
Nahi al duzu zure Euskal Artzain Txakurrak ikerketan parte hartzea? Etorri zure txakurrarekin eta odol lagin txiki bat aterako diogu, UPV/EHUko ADN bankuan gordetzeko. Desagertzeko arriskuan dagoen arraza honen dibertsitate genetikoaren maila ezagutzeko aukera emango digun ikerketa.
Hurbildu zaitez, zure partaidetza garrantzitsua da!




