
Irailaren 1ean Legazpin Gipuzkoako “Artzain Eguna”.
24 August, 2019
Hurrengo hitzorduak abenduan. Euskal Artzain Txakurraren Azterketa Genetikoa.
16 November, 2019Euskal Artzain Txakur bat duzu eta oraindik ez duzu EATAG izeneko proiektuan parte hartu?
Aipaturiko ikerketa hori Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkartearen ekimenez egin da, UPV/EHUko BIOMICs ikerketa-taldearekin lankidetzan, eta desagertzeko arriskuan dagoen arraza horren aniztasun genetikoaren maila aztertzen lagunduko du.
Ez galdu azaroaren 1ean Itziarko Abeltzaintza Azokan gu bisitatzeko aukera. Bertan, “EATAG proiektua” azterketa genetikoaren xehetasunak gertutik ezagutu ahal izango dituzu.
Hurbil zaitez gure standera zure Euskal Artzain Txakurrarekin (Iletsua edota Gorbeiakoa), odol-lagin txiki bat har dezagun, EHUko DNA bankuan sartuko duguna.
Gainera, parte hartzaile guztiek txartel bana jasoko dute euren artzain txakurraren profil genetikoaren informazioarekin.
Har ezazu zeuk ere parte Euskal Artzain Txakurraren berreskurapenean !!!
Itziarko industrialdean zain izango gaituzue.





