
2019. Azaroaren 1ean. Itziarko Abeltzaintza Azoka.
29 October, 2019
Abenduaren 21ean Tolosako Gabonetako Azoka Berezia
14 December, 2019Abenduan Euskal Artzain Txakurraren azterketa genetikoan parte hartzeko hurrengo hitzorduak:
- Tolosan abenduaren 21ean (larunbata): XXII. Tolosako Gabonetako azoka.
- Elgoibarren abenduaren 28an (larunbata): Gabon Zahar Azoka. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka.
Parte hartu nahi duzu eta ez duzu data egokirik aurkitzen?
Parte hartzeko interesa baduzu eta proposatutako datetan joaterik ez baduzu, jar zaitez harremanetan Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Facebooken edo bidal iezaguzu mezu elektroniko bat idazkaritza@euskalartzaintxakurra.org helbidera, eta beste hitzordu bat bilatuko dugu.
Gehiago jakin nahi duzu “EATAG” proiektuari buruz?
“EATAG” proiektuak 2016. urtean eman zituen lehen urratsak, EATA elkartearen ekimenez (irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta urte horretan bertan eratu zen).
2018ko azaroaren 20an lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen EHUko BIOMICs ikerketa-taldearekin, eta proiektua sendotu genuen.
Zertarako balio du azterketa genetikoak?
Artzain txakurraren aniztasun genetikoaren maila ezagutzeko aukera emango du, desagertzeko arriskuan dagoen arrazen biziraupenerako alderdi kritikoa baita.
Ale gutxi dituzten arrazetan, odol-ahaidetasun indizea zaindu beharreko alderdia da.
Odol-ahaidetasun indize altuak ugalketari eragiten dioten gaixotasunak eta arazoak sortzen ditu, arrazaren jarraitutasuna arriskuan jarriz.
Nola hartzen du parte nire EATk?
Hurbildu zaitez gure standera zure Euskal Artzain Txakurrarekin (Iletsua eta Gorbeiakoa) edo hitzordu bat hitzartu inprimaki hau betez. Odol lagin txiki bat hartuko diogu, eta EHUko DNA bankuan sartuko dute.
Parte-hartzaile guztiek txartel bat jasoko dute, euren artzain txakurraren profil genetikoaren informazioarekin.




