Aurten ere Tolosako Gabonetako Azoka Berezian parte hartuko dugu.
Ohikoa den moduan, Alondegi plazan izango gara gure postuarekin. Bertan, Euskal Artzain Txakurraren bi aldaeretako aleak, Iletsua edota Gorbeiakoa, ikusteko aukera izango duzue.
Euskal Artzain Txakur bat duzu eta oraindik ez duzu EATAG izeneko proiektuan parte hartu?
Hurbil zaitez gure standera zure Euskal Artzain Txakurrarekin, odol-lagin txiki bat har dezagun, EHUko DNA bankuan sartuko duguna. Gainera, parte hartzaile guztiek txartel bana jasoko dute euren artzain txakurraren profil genetikoaren informazioarekin.
Euskal Artzain Txakurrari buruzko informazioa jasotzeko aukera ere izango da eta etxeko txikienentzako jolasak ete ez dira faltako.
Zuen zain gaude!!!