Erriberako Auzokideen ekimenez antolatutako I. Euskal Txakur Festa, EATAdiskideak eta EHATEren lankidetzarekin.
Txiki eta nagusientzako jarduerez betetako eguna izango da, lagun artean pasatzeko eta noski, TXAKURRAK ONGI ETORRIAK IZANGO DIRA!
Santiago Plazan egongo gara Euskal Artzain Txakurren (Iletsua eta Gorbeiakoa) inguruan behar duzuen informazio guztia emateko. UPV/EHU-ko BIOMICs Taldearen lankidetzarekin egiten ari garen Euskal Artzain Txakurrari buruzko EATAG Proiektua izeneko ikerketari buruzko informazioa ere egongo da.
Euskal Artzain Txakur bat baldin baduzu eta gure ikerketan parte hartu nahi baduzu, ekarri zure Euskal Artzain Txakurra Idiazabalera eta odol lagin txiki bat aterako diogu, UPV/EHUko ADN bankuan gordetzeko.
Zure partaidetza garrantzitsua da desagertzeko arriskuan dagoen arraza honen dibertsitate genetikoaren maila ezagutzeko aukera emango digun ikerketa honetan.
Zatoz Loiolako Erriberara zure Euskal Artzain Txakurrarekin eta parte hartu!!!