Bordagaray Argibel 2 urteko txakur-emea da, Euskal Artzain Txakurra arrazakoa, Gorbeiakoa barietatea duena. Txakurtxo hori Ontarioko (Kanada) behi-azienda etxalde batean bizi eta lan egiten du. Bere jabea, Georgia Barg, Pirinioetako mastina eta Border Collieren hazlea izan da.
Kontatu digutenez, bere azken Border Collie ganaduarekin lan egiteko handitu zenean, lagun on batek gure Euskal Artzain Txakurraren ezaugarriei buruz hitz egin zion eta Bordagaray Argibel txakurtxoak oparitu zion.
2019ko irailean, Bordagaray Argibelek Flamboro Valey September Classic lehiaketan parte hartu zuen, All Breed International Dog Shows (ABIDS) erakundeak antolatua, artzaintzako txakurren taldean 3. postua lortuz.
Euskal artzain batek Kanadako lehiaketa batean parte hartzen zuen lehen aldia zen.
Urriaren 10ean eta 11n, Bordagaray Argibel berriro lehiatu zen, epaileak oso ondo baloratu zuen, taldeko lehena eta taldeko bigarrena lortuz, hurrenez hurren, Kanadako txapelketa osatzea eta txapeldun izatea lortuz.
Gainera, Clayton, Georgiaren semea, aurkezle lanetan aritu zen eta “Best Overal Junior Handler” saria eman zioten.
Zorionak, espero dugu berriro ikusiko zaituztegula podiumaren gorenean!!!