
EATA Elkarteak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean
26 November, 2021
Maiatzaren 8an Gazta Eguna Idiazabalen
4 May, 2022Apirilaren 9an, larunbata, Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak AINHOAn (Lapurdin) izango gara Km 2284 KORRIKA 22 egiteko euskararen alde.
- Eguna eta ordua: apirilak 9, larunbata, goizeko 11: 00etan
- Lekua: Ainhoako irteeran dagoen biribilgunea Ezpeletarantz. Biribilgunearen ondoan doako aparkaleku bat dago.
- Topagunearen kokapena: Aparkalekua https://www.google.es/maps/@43.3106912,-1.5002096,17.25z?hl=es

Aurreikusitako programa:
- 11:00 Ezpeletara bidean, Ainhoako irteeran dagoen biribilgunearen ondoan elkartuko gara, biribilgunearen ondoan dagoen doako aparkalekuan.
- 11:30 Korrika iristeko aurreikusitako ordua. Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak Elkarteko kide eta jarraitzaileok gure txakurrekin korrika egiteko lekukoa hartuko dugu.
- 12:00 Kanbon, Denentzat Zentroko Elorrimendi aretora bisita. Bertan taloak eta edariak hartu ahal izango dira.
- 13:00 Senpereko lakura hurbilduko gara bazkaltzera.
Une oro egongo da aukera zure euskal artzain txakurrari odol lagin bat hartzeko, Euskal Artzain Txakurraren Azterketa Genetikoan parte har dezan.
Haurrentzako pintura tailerrak egongo dira, eta Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkartearen kamisetak erosi ahal izango dira.
Bai orrialde honetan eta bai facebook.com/euskalartzaintxakurrarenadiskideak/eko taldean prestaketen berri emango dugu.
Hemen dituzue Landa 2017 eta Oñati 2019ko Korrikaren aurreko edizioetarako estekak.
Parte hartu KORRIKAn gurekin eta zure euskal artzain txakurrarekin!!!




