2011-2022 epean erregistratutako aleak
2022. urtean erregistratutako aleak
Arraza batek kumatzeko gai diren 1000 eme baino gutxiago dituenean galtzeko arriskuan dagoela esaten da
Euskal Artzain Txakurrak ez du arrisku egoeratik ateratzea lortzen
RSCEk urtero argitaratzen dituen datuek, arrazaren arabera erregistratutako txakurren kopuruari buruzkoak, agerian uzten dute Euskal Artzain Txakurraren egoera ahula.
Azken 10 urteetan, garai itxaropentsuak ikusi izan ditugu, 2017an 108 ale erregistratu baitziren.
Hala ere, 2018 eta 2019. urteetako erregistroen beherakadak errealitatera itzuli gaitu, 2015. urtean izandako antzeko zifretara itzuli baikara, % 45eko jaitsierarekin 2017. urteko zifra onekin alderatuta.
2020tik aurrera, goranzko joera txiki bat hasi zen, baina ez zen lortu urtean ehun ale erregistratzera iristea.
Grafiko horiek aztertzean, kontuan izan emandako datuak Euskal Artzain Txakurraren bi barietateetako (Iletsua eta Gorbeiakoa) aleen erregistroen baturari dagozkiola, beraz, horrek esan nahi du egoera uste baino latzagoa dela.
Zifra horiek desagertzeko arriskuan katalogatutako beste txakur-arraza batzuenekin alderatuta, edo duela gutxi izan direnekin, argi dago Euskal Artzain Txakurra berreskuratzeko helburua ez dijoala bide egokian. Emaitza horiek agerian uzten dute arrazaren kudeaketan eta berreskurapenean aldaketak ezartzeko premia.
Euskal Artzain Txakurraren egoeraren grafiko gahiago ikusi
Gure helburua: EZ DAITEZELA DESAGERTU
Euskal Artzain Txakurra desagertu ez dadin zaindu behar dugun ondare natural eta kultural bat da
Euskal Herriko txakur arraza autoktonoetako bat da.
Gaur egun desagertzeko arriskuan izendatuta dago dagoen ale kopuru urriagatik.
Arraza bat desagertzeko arriskuan dagoela esaten da kumatzeko gai diren 1000 eme baino gutxiago dituenean.
Euskal Artzain Txakur arrazak bi aldaera ditu: Iletsua eta Gorbeiakoa
Bien arteko ezberdintasun nagusiak ilearen kolore eta testura, buruaren forma eta muturraren luzera eta proportzio anatomikoak dira. Ikus ezazu arrazaren estandar grafiko alderatua ezberdintasun morfologikoak ikusteko.
Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkartea Euskal Artzain Txakurraren errekuperazio, hobekuntza eta hedapenaren alde lanean egin nahi dugun pertsona talde batek osatzen dugu.
2016. Urtean sorturiko irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Taldeko lana gustuko dugu, baita arraza autoktonoen errekuperazioan lanean ari diren gainerako elkarteekin elkarlanean aritzea eta esperientzia eta gauzak egiteko modu egokiak trukatzea ere.
Ikerketa genetikoa
EATAG Proiektua
2018-ko Azaroaren 20an, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta EAT Adiskideak Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen, arrazaren egoerari buruzko informazioa emango digun ikerketa genetikoa egiteko.
Artzainei gerturatzea
Beste txakur arraza batzuen mesedetan garrantzia galtzen ari dela ikusirik artzainak berriz ere gure arraza lanerako aukeratzera animatu nahi ditugu.
Euskal Artzain Txakurra ezagutaraztea
Euskal Artzain Txakurra txakur arraza ezezaguna da jende askorentzat. Bere gaitasun eta ezaugarriak erakutsi nahi ditugu.
Urtean zehar, aukera asko dituzu gu ezagutzeko
Ekitaldien atalean zein Facebookeko horman parte hartzen dugun azoka eta erakusketa interesgarrien berri ematen dugu.
Elkarteak antolatzen dituen jarduerei buruzko informazioa ere aurkituko duzu, EATAdiskideak Elkarteari buruzkoa, naturgune interesgarrietara eta mendira eginiko irteerenak, argazki lehiaketenak eta Euskal Artzain Txakurrarekin erlazionaturiko beste edozein jarduerenak.
Nola harremanetan jarri EATA Elkartearekin?
Harremanetan jartzeko
Galderak, iradokizunak, iritziak, kolaborazioak eta abar jasotzea gustatzen zaigu.
Bidali mezu bat: